XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestearen gorputza fusionalitate sinbolikoaren fantasma bezala sentitzea permititzen duen objektu bitartekoa, bihur daiteke gorputz horren ordezko.

Winnicot-en objektu transizionala da.

Objektu horrengandik haurra ezin bereizi da, falta zaionaren osagarri bait da, bestearen gorputzaren presentzia sinbolikoa.

Ordezko objektu horren posesioaren desirak eta objektu ordezko horien pilaketa eta barneratze desirak eraman dezake haurra kleptomaniara edo bulimiara.

Fusio desira zenbat eta aseago, dela zuzenki, dela arartekoturik, orduan eta objektuen premia guttiago dugu.

Desira horren insatisfakzioa zenbat eta handiagoa, orduan eta premia handiagoa dugu objektuak pilatu, eduki eta barneratzearena.

Harreman espazioan keinuek, hitzek eta objektuek esanahia hartzen dute: norberarentzat eta besteentzat adierazle bihurtzen dira.

Hizkuntza sinboliko komuna sortzen da.

Gorputz fusioaren galerak, bestearen gorputzaren galerak sinbolikorako eta hizkuntzarako sarrera irekitzen du.

Hausturari eta ausentziari esker hizkuntza sortuko da.

Horrela, fusio espazio baten sorrerak eramangarri eginen du ausentziaren frustrazioa eta egituratu eginen du.

Fusiozko harremanetan espazio eta denboraren errealitatearen galera dago.

Espazioa eta denbora ni bereizi baten funtzioan daude, gorputz ni indibidualizatu baten funtzioan.

Ukimenezko fusioan ematearen eta hartzearen aldiberekotasun bat dago.